Hendaiako mugan eta Donostiako hainbat ikastetxeetan egingo den proiektua.
KAIROS elkartea 2020tik testuinguru ezberdinetan indarkeria politikoa jasaten duten emakumeekin lanean dabilen erakundea da. Ikuspegi feminista, antirrazista eta transkultural baten bidez, funtsean edo bereziki emakumeei eragiten dieten Giza Eskubideen urraketei aurre egiteko hainbat proiektu garatzen dituzte.
Mugak josten proiektuarekin , biolentzia politikoa sufritzen duten emakumeekin lana egiteaz gain, migrazioen arloan sentsibilizatzeko prestakuntza-ekintza egingo da.
Prestakuntza hainbat zatitan garatuko da. Hasteko, maila globaleko migrazioen eta Irungo egoera zehatzaren aurkezpena egingo da, eta gai horrek gaur egun duen garrantzia azalduko da. Pertsona migratzaileek mugetan duten egoera aztertuko da, eta bidean dituzten arazoak eztabaidatuko dira. Horretaz gain persona migratzaileek pairatzen duten bazterkeria aztertuko da. Zeharka, migrazioetako genero-ikuspegia aztertuko da, eta emakumeek eta neskek erronka espezifikoei nola aurre egiten dieten eztabaidatuko da. Aipatzekoa da baita, pertsona migrateekin zuzenean lan egiteaz gain, beraiek joango direla ikastetxeetara eta egunerokotasunean aurre egin behar dizkieten arazo eta zailtasunei buruz hitz egingo dutela.
Ikastetxeetan prestakuntza eta sentsibilizazio lanketa egiteaz gain, Hendaiko mugan Harrera herria egitea bideratuko da. Irungo Harrera Sarea elkartearekin elkarlanean.
Helburuak: migrazioen arloan sentsibilizazio, persona migranteen egoera hobetzea eta harrera sarea hobetzea. Material didaktikoa sortzea gai honen inguruan.