
Gamharia herriko Dalit komunitateko bizilagunak: bi eskolatako ikasleak herriko emakumeak dira onuradun, proiektuak bere hasieratik dituen hezkuntza eta hezkidetza erpinak uztartuz.
Eilastasunak 2017 eta 2022 urteen artean abian jarritako bi eskolatako (75 ikasle) behar eta gastu batzuk orain gobernuak eta herriak bere esku hartzea lortu dugu. Eguzki panelen bidezko ur bonben proiektua ere martxan aurkitu du proiektuaren bultzatzaileak aurten bertaratzean.
Emakumeen WEP proiektuak, aldiz, zailtasunak izan ditu neska hoietako batzuk ezkontarazi dituztelako beren familiek. Aldiz, jostun tailerrak eta formakuntzak momentu honetan indar gutxiagorekin badira ere, pozgarria izan da gazte ezkontzera behartzeko tendentzia horri aurre egiten ari diren proiektuko bi neska aurkitzea, beren helburua ikasketak bukatzea baita (irakasle izan nahi dute).
Helburu berriak: herriak beste gela bat utzi digu, aurretik diren bi eskolak osatzeko. Bertan informatika gela bat egitea da asmoa (ordenagailu batzuk EHtik eraman dira), eta irakasleen lan egiteko modua eta metodologia aldaketan formakuntza jasotzeko leku bezala ere erabiliko da. 2 kmtara dagoen herrixka batean (Dalit komunitatekoak ere) beste eskola batekin elkarlanean hasteko aukera ere sortu zaigu, bertan 140 ume daude). Azpiegitura urriak dituzte eta zailtasunak behar bezala klaseak emateko leku eta irakasle faltagaitik. Bertako arduradunekin ( zuzendaria eta komunitateko buruarekin ) eraikin tenporal berria sortu eta ingurua baldintza duinetan jartzea adostu dugu. Irakasle berri bat gehitu, erainkin berriko lurra eta banbuzko paretak jarriko dituztela esan badigute ere, teilatua eta komunetako matxurak gure proiektutik egitea aurrikusten dugu. Hala nola irakasleen traininga ere guk eskeiniko dugu.
Euskal Herriko ikastetxeetan Ribavellosa, Lekeitio eta Gasteizko Ramon Bajo ikastetxeekin harremanetan gaude eta material didaktikoa dugu eskuragai.