Zer da Eilastasuna?
1994. urtean sortutako funtsa da, eta xede du laguntza eskaintzea munduan zehar botereak ekonomikoki baztertuta dituen hegoaldeko herrialdeetako komunitateek aurrera eramaten dituzten hezkuntza-ekimenei.
Eilastasunkide diren afiliatuek egiten dituzten ekarpenez eta STEILASen diru-sarrera gordinen % 1ez osatzen da.
Eilastasuna fondoa, zertarako?
Eilastasunaren urteko funtsa mugatua da; hortaz, jakin badakigu ez ditugula aseko garapen bidean dauden lurraldeen beharrak. Ez dugu GKEekin lehiatzeko inolako asmorik; ez ditugu proiektuak kudeatzen; gure asmoa bidelagun izatea da eta ez karitatea egitea.
Orduan, zer nahi dugu?
- Injustiziaren kontra eta gizarte eraldaketaren alde diharduten erakunde herrikoi eta antolatuen bidaide izan nahi dugu.
- Laguntza txiki horiek pertsona eta talde horiekin elkartasun-harremanak izateko baliagarriak izatea nahi dugu. Harreman horiek berdintasunean oinarrituko dira; horrela, elkarrekin aberastuko gara.
- Beste herrialde batzuetako zein hainbat komunitatetako egoerak ezagutaraziko ditugu, elkartasuna sustatzeko ikastetxeetan, eta gertatzen diren injustiziak ikusaraziko ditugu, egoera aldatzeko asmoz.
- Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren bitartez, bestelako errealitate batzuk gerturatzen ditugu eta, aldi berean, gure gizartea eraldatzeko aukera ere zabaltzen dugu.
Zein proiektu mota babestuko dugu?
- Hezkuntzarekin lotura dutenak. Jakin badakigu gizarte/komunitate baten hezkuntza/kultura mailak eragin zuzena duela haren pobrezia mailan, giza eskubideen eta aniztasunaren errespetuan, genero indarkerian… Beraz, ondorioztatu dezakegu hezkuntza-proiektuak sustatuz giza aldaketaren bidea
eraikitzen dela. - Norbanakoaren boterearen ordez antolaketa kolektiboa indartzen dutenak.Prekaritate egoeran bizi direnak lehenetsi eta sendotzeko, haiei baliabideak ematea da funtsaren helburua. Hori lortzeko ekintza kolektiboak lehenetsiko ditugu, komunitateen auto-antolakuntza indartzen dutenak, tokiko
autogestioa handitzeko aukera ematen dutenak. Eta baztertu egingo ditugu kazikeen edo buruzagi erlijiosoen boterea sendotzeko balio dezaketenak. - Generoa kontuan hartzen dutenak. Feminismoaren estrategiak kontuan hartzen dituzten proiektuek izango dute lehentasuna, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-ereduan oinarritzen direnak, gizarte-eraldaketarako emakumeen inklusioa eta parte-hartzea lehenesten dutenak, desparekotasuna
eta diskriminazioa ikusarazten laguntzen dutenak, eta berdintasunaren aldeko kontzientzia sortu eta emakumeak ahalduntzea helburu dutenak.
Funtzionamendua
Eilastasun asanbladak bi eginkizun nagusi izango ditu:
a) Deialdiaren kudeaketa (urte bikoitietan).
b) Memorien aurkezpena eta balorazioa. (urte bakoitietan).
Eilastasun asanbladak erabakiko du urteko funtsekin zer proiektu onartzen duen eta proiektu bakoitzari zenbat diru ematen dion erabakitzea, horretarako, urtero memoria aurkeztu beharko da. Batzarra da erabakiak hartzeko gunea.
Nork aurkez dezake proiektua? Gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen Eilastasunkideak edo kide-taldeak. Inork ezin izango du proiektu bat baino gehiago aurkeztu. Proiektuak batzarrarenak dira.
Diruaren kudeaketa. Eilastasun funtsean biltzen den diru guztia erabiliko da proiektuak aurrera eramateko. Ez da inolaz ere erabiliko bestelako gastuak ordaintzeko (publizitatea, bidaiak…). Batzarrak erabakiko du diru hori nola kudeatu. Horretarako, eta hausnarketa tresna gisa, “Kontutan hartzeko irizpideak” baremazio taula sortu da.
Deialdia. Bi urtetik behin izango da proiektuak aurkeztu eta onartzeko deialdia; aurreko proiektuen balantzea ere egingo da bertan. Horren arabera erabakiko da zein proiekturekin jarraitu, eta proiektu berrien aurkezpena ere egingo da.
Iraupena. 8 urtekoa izango da edozein proiekturen gehienezko iraupena, proiektu berriek tokia izan dezaten eta proiektuen gehiegizko iraupena ekiditeko.
Proiektu kopurua. Hego Euskal Herrian, gehienez, 8 proiektu sustatuko dira. Ahal den heinean, lurralde bakoitzak aurkeztutako proiektu bat garatzen dela bermatuko da.
Proiektuek bete beharreko baldintza orokorrak
Sustatu ahal izateko, proiektuak honako baldintza hauek bete beharko ditu ezinbestean:
- Hezkuntzarekin lotura izan behar du.
- Antolakuntza kolektiboan egon behar du oinarrituta.
- Genero ikuspuntuan kontuan izan behar du.
- Euskal Herriko ikastetxeetan eragina izan behar du.
- Proiektuari buruzko informazioa eta materiala jaso behar da urtean zehar; horretarako, proiektu horrekin lotura duen eilastasunkidea harremanetan izan beharko da sindikatuaren Eilastasunaren koordinatzaileekin.