“Tejiendo entre barriadas” proiektua Kolonbiako Bucaramanga hirian garatzen du Enlace Social Fundazioak. Hiriko gizarte-mugimendu bat da, “Congreso de los Pueblos” hiri-borroken parte dena.
Hiriek gosea pairatzen dute, esplotazioa naturara, eskubideen merkantilizazioa, txiroekiko gizarte-bazterketa, langabezia, etxebizitzarik eza, narkotrafikotik eta lurraldearen kontrol paramilitarretik bizi den barne-gatazka armatua eta honek sortzen dituen biktimen desplazamendua… Indibidualismoaren eredu kulturalak eta gizarte-ehun txikiak areagotua. Horregatik, proiektuak kultura-eraldaketari ematen dio lehentasuna, eta hezkuntza da eraldaketa horretarako bitarteko nagusia.
“Estanislao Zuleta Eskola” topagunea sortu dute, SINTRAUNICOLekin batera (Kolonbiako unibertsitate publikoetako langileen sindikatuen sarearen zati bat). Bertan, bere eskola feminista bildu eta jarduerak egiten ditu larunbat goizetan, bi astetik behin.
SINTRAUNICOLekin batera, danbolinen eskola eta ahots-teknika ere garatzen ditu, espazio artistiko kulturala. Agertoki horrek parte-hartzaileen osasun mentalari laguntzen dio, eta, musika-talde gisa, hirian egiten diren mobilizazioei laguntzen die.
Bere lurralde-lanean, haurren aldeko apustua egiten du, bereziki prekarietate handieneko auzoetan bizi direnen aldekoa, arte-prestakuntzaren bidez. Hiru auzoetako taldeetan banatzen dira. Batean 30 neska-mutikok osatutako abesbatza bat eratu da, afrokolonbiar tradizioko abestiak landuz. Beste bat erakundeko kide den LGBTIQ kolektiboak dinamizatzen du, eta haurrekin espazio artistikoak garatzen dituzte. Hirugarrenean, auzoko emakumeek ahalduntze eta autonomia ekonomikoko hezkuntza-lana egiten dituzte, eskualdeko soineko tipikoak ekoizten, eta baita musika-jarduerak, mendi-ibiliak eta eskola indartzeko jarduerak egiten dituzte haurrekin.
Euskal Herrian topaketa birtual bat egin da EHUko Gizarte Langintzako eskolako ikasleekin Esku-hartze Komunitarioaren arloan.