Koneltum – Escuelita libre
Txileko Araucania eta Rios eskualdetan dauden landa komunitate desberdinetan astean behin egiten den eskola ibiltaria. Bertan lurraldeko bertako jakituriak indartzea eta zabaltzea da helburua, tailerren bitartez: baratza, sendagaiak, lanbideak, gastronomia, lekuko historia, toponimia, antroponimia, mapuzugun hizkuntza… Oraindik hezkuntza sisteman sartuak ez dauden txikiei (0-5 urte bitartekoak) tokiko kultura eta jakituriaren bitartez ematen zaien heziketa du ardatz, modu alternatibo batean hezteko bide bezala.
Gainera, urtero bi egunetako bi Koneltum (hizkuntza barnetegia) antolatzen dira landa eremuan, Shallupem sektorean. Bertan mapuzugun hizkuntza ikasteko modulo aurreratuak ematen dira, ariketa didaktiko eta txangoen bidez. Espazio horiei esker, komunitate horietako pertsonen arteko lankidetza sortu ahal izan da, komunikazioa eta kultur kidetasun sentimendua indartuz.