Senegal, Mbour
Senegaleko Mbourreko Zone Sonatel auzoan garatzen da proiektua. Genero-desberdintasunaren ondorioz, emakumeek hezkuntza, prestakuntza eta parte-hartze soziala eskuratzeko aukera mugatua dute. Auzoan analfabetismo-indize handia dago emakume helduen artean, bereziki 25-50 urtekoen artean. Egoera horrek mugatu egiten du haien partaidetza ekonomikoa, soziala eta politikoa, bai eta seme-alaben hezkuntza babesteko gaitasuna ere.
Horri erantzunez, Creando Futuros erakundeak, alfabetatze funtzionaleko proiektua aurrera darama emakume helduekin., bertako wolof hizkuntzan irakurtzeko eta idazteko, baita kalkulatzeko oinarrizko gaitasunak indartzera bideratua; genero-ikuspegiarekin eta jabekuntza komunitarioaren ikuspegiarekin. “Etorkizuna idazten duten emakumeak” proiektua alfabetatzeko eta ahalduntzeko ekimena da.