Tibetan Children´s home
Arunachan Pradesh eskualdea eskolatze mailarik txikiena eta pobrezia tasarik handiena duen Indiako estatua da. Bertan daude Tibetetik datozen errefuxiatuen akanpalekuak. Kolektibo honen egoera politiko, sozial eta kulturala oso konplexua eta ahula da.
50.hamarkadan, Tibeteko biztanleriaren zati handi batek, babes eta asilo politikoaren bila ihes egin behar izan zuen Txinako gobernuaren okupazioaren ondorioz. Egoera honek akulturazio eta haien erroetati urruntzen dituen prozesu batean sartu ditu belaunaldi berriak, Tibetar kultur tradizioak eta ezaugarri espezifikoak desagertzeko arriskuan jarriz.
Hori dela eta, proiektu honen xedea errefuxiatu-kanpalekuetako haurrentzako (batez ere neskak) lo egiteko aterpea, mantenua eta gobernuaren eskolara joan ahal izateko baliabideak eskaintzea da. Horretaz gain, neskentzako eskolaz kanpoko laguntza orduak, Tibetar hizkuntza klaseak eta Tibetar dantza eta musika klaseak ere antolatzen dituzte. Belaunaldi berriak kultura eta hizkuntza hori ez galtzearen bermea direla sinetsita daude. Gainera, hezkuntzarako aukera izan duten etorkizuneko helduek, komunitate eta herrialde tibetarrari egin diezaioketen ekarpena oso garrantzitsua dela uste dute.