Landa-komunitateko ikasle gazteak laguntzeko helburua duen “Unibertsitate-Etxea” proiektua dugu El Salvadorren, CRIPDES elkartea bidelagun. El Salvadorren goi-mailako hezkuntza formala hirigune nagusietan zentralizatuta dago eta kostu handia du landa-eremuko baldintza ekonomiko eskasak dituzten familientzat. Egoera horrek goi eta ertain ikasketak lortu nahi dituzten gazteei eragiten die: unibertsitateko kuotak, bidaiak, materialak eta egoitza ordaintzeko zailtasunak baitituzte. Proiektu honekin komunitate desberdinetako gazteei aukera ematen zaie goi eta erdi mailako ikasketak egiteko eta beraien formazioa osatzeko. Honekin landa-komunitate osoak onura argiak jasotzen ditu, gazte horiek beraien lanbideetan jarraituko dezaketelako komunitatearen alde lan eginez.