Emakumeen biobaratze komunitarioen sarea indartzea
Peruko iparraldean dagoen Lambayeque eskualdeko emakume talde batek zabortegiak berroneratu zituzten eta bertan biobaratze komunitarioen sarea garatu. Eilastasun Funtsean 2023an sartu zen proiektu hau Compromiso por la mujer elkarteak gidatzen du.
“Compromiso por la Mujer” erakundearen helburu nagusia emakumeen eskubideak defendatzea eta aldarrikatzea da (batez ere haurtzaroan eta nerabezaroan), eta eskualdeko eskolekin lan egiten du haurren garapen sozio-emozionalerako.
Biobaratzeen proiektuak 3 helburu nagusi ditu:
-
Elikadura burujabetza: bertako produktuak ekoiztea agroindustria hain garatua dagoen herrialdean.
-
Emakumeen ahalduntzea: genero indarkeria pairatzen duten emakumeen arteko sarea indartzea euren arteko elkarlana eta harremanak sendotuz.
-
Lurra berreskuratzea: agroindustriak sorturiko zaborrez kutsaturiko lurrak garbitzea nekazaritzarako berreskuratuz.
Eilastasun Funtsaren oinarrizko baldintza den heinean, Euskal Herriko hainbat ikastetxetan aurkeztu da proiektua eta elkarlana garatu.