Neska Gazteen Lidergoa Kirolaren bitartez

“Association Pour l’Education des Enfants en Difficulté du Bénin” (APEED-Bénin) bertako haur zaurgarrienei eskolaratze aukera errealak eskaintzeko eta haien garapenean baldintza egokiak bermatzeko lanean dagoen elkartea da. Urtero, 70 neska ingururi beharrezko baldintza materialak eta ezagutzak eskaintzen dizkio eta Parakou-ko institutu publiko guztiekin elkarlanean jarduten da.

Parakou-ko hirian ez dago kirola praktikatzeko aukerarik azpiegitura gabezia dela eta. Horrez gain, dauden kirol espazioak mutil eta gizonezko helduagoek okupatzen dituzte. Hori dela eta, prozesu parte hartzaile baten ondoren, Parakou-ko gazteei taldean jokatzen den kirola egiteko proposamena egin zaie, eta saskibaloia aukeratu dute. Proiektuak beraz, 12 eta 20 urteko nesken lidergo gaitasuna sustatu nahi du kirol jarduera kolektiboaren bitartez; hala nola, erabakiak hartzeko trebezia, modu egokian komunikatzeko abilezia, pertseberantzia eta gatazken kudeaketa. Aldi berean, honek eskola uzte tasan eragin zuzena du.

Elkarteak datozen urteetarako helburu hauek ditu:

APEEDeren eskolaz kanpoko programetan kirol ekintzak modu sistematikoan integratzea.
• Hautatuen eskola uzte tasa zeroan mantentzea eta azterketa nazionaletan porrota murriztea, auto konfiantza hobeari esker eta kirol proiektuak ekarritako berdinen arteko lankidetza, nahiz aisialdiaz gozatzeko aukerari esker.
• Parte hartzaileek berauengan duten konfiantza indartzea eta beraien jabekuntza sustatzea.
• Gazteen komunikazio eta talde kudeaketa gaitasunak garatzea, bereziki nesken artean.
• APEEDeko onuradunek ikasketak amaitu bitartean, beraien lan munduratzean lagungarria izango zaien formakuntza gehigarria eskaintzeko aukera izatea.