Arteako (Bizkaian- Arratian) Bentara dauden errefuxiatuen artean bi motatako haurrak daude. Artean bertan bizitzen geratuko direnak eta epe motz baterako etortzen direnak. Lehenak eskola publikora doaz eta euskara ikasi eta egunerokoan errez sartzen dira. Epe motz baterako daudenak ere eskola publikora joaten dira baina hauen egoera askoz zailagoa da eta askotan eskolarizatu gabe denbora luzez egon dira eta jatorriz oso desberdinak dira.
Horregatik pasa den ikasturtetik eskola alternatibo bat osatu genuen. Aurten eskola amaitu eta eskolaz kanpoko ekintzak burutzen dituzte. Arlo asko ikutzen dituzte baina batez ere, arlo sozio afektiboa.

Artea Sarea eskola proiektuaren aurkezpena PDFan (hemen klik)