La Copa va a la escuela

Marabunta Ekoizpen Agroekologikoko Kooperatibak garatutako “La CoPA va a la escuela” proiektuak, maila desberdinetako ikasleekin jendarteko eta ingurumen hezkuntza sustatzen du ikastetxeekin lankidetzan. Irakasleekin batera egiten diren lantegi-ikastaro ezberdinen bitartez eta kooperatibara egiten diren bisiten bidez, krisi klimatikoa, ingurumenaren zaintza eta elikadura-burujabetza lantzen dira modu pedagogiko eta parte hartzailean. Proiektuak kooperatibako esperientzia agroekologikoak biltzen ditu -baratzea, espezie autoktonoen mintegia, hazi-banku komunitarioa, erlezaintza eta landare sendagarriak- haur eta gazteei ekoizpen jasangarriaren eta lanbide berdeen ezagutza hurbiltzeko. Horrez gain, elikadura eta elikadura-burujabetzari buruzko prestakuntzak eskaintzen zaizkie bai irakasleei bai jantoki eskolarren arduradunei, horrela komunitatearen elikadura hobetzen eta praktika osasungarri eta jasangarriak indartzen lagunduz.